XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

URTARRILA

Urtarrilak 3

JESUSEN IZEN SANTUA

Ordena guztiak oroipena

Jesusen Izen santua, nahiz eta Elizaren hasieratik aitortua eta deitua izan, XIV. gizaldian hasi ziren haren liturgi ospaketak.

Bestalde, Jesusen izenaren gurtza Sienako Bernardino doneak eta haren ikasleek zabaldu zuten Italia eta Europa osoan zehar.

XVI. gizaldian, berriz, liturgi festa bezala sartu zen Elizan.

Eta 1530ean Klemente VII. Aita Santuak frantziskotar Ordenari eman zion, lehendabizikoz, Jesusen Izen santuaren ofizio-ospaketa egiteko baimena.

Sarrera antifona Flp 2, 10-11

Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez zeruan, lurrean eta lurpean, eta mihi guztiek aitor bezate: Jesu Kristo Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.

Otoitza

Jainko Jauna,
zure Seme bakarra
gizon-emakume guztien Salbatzaile ezarri
eta Jesus izenez deitzea nahi izan duzu;
iguzu, lurrean Haren izen santua goresten dugunok
Bera pozez ikus dezagula zeruan.
Zure Seme Jesu Kristo.

Oparigaien gainekoa

Aita ahalguztiduna,
onar ezazu zure Semearen izenean egiten dizugun eskaintza;
badakigu, Berak hala agindu zigulako,
izen horren bitartez eskatutako guztia lortuko dugula.
Errege bizi baita.